Alineadore/Lerrokagailu ikusezinak

Ortodontzia ikusezina da egun ortodontzia-tratamendurik berritzaileena, erosoena eta hautemanezinena.

Tratamendua alineadore edo lerrokagailu izeneko funda batzuekin egiten da. Lerrokagailuak pertsonalizatuak dira paziente bakoitzarentzat eta 3D teknologia digitalarekin diseinatzen dira, ortodontistaren jarraibideak jarraituz. Diseinua amaitu ondoren, lerrokagailuak fabrikatu eta klinikara bidaltzen dira tratamenduarekin hasteko. Lerrokagailu bakoitza hortzetako mugimendu txikiekin programatuta dago eta 7-14 egunero aldatzen da, hozkada pixkanaka zuzendu dadin, emaitza onera iritsi arte.

Ortodoncia Invisible (Invisalign)

Lerrokagailu ikusezinak erabiltzeak zer onura ditu?

01.

Ia ikusezinak dira

Lerrokagailuak gardenak dira eta gehienak ez dira ohartuko jarrita dituzunik.

02.

Erosotasuna

Lerrokagailu ikusezinekin edozein jarduera eta kirol egin daiteke. Ez dute trabarik egiten hitz egiteko edo jateko. Gainera, kendu daitezkeenez, kendu ahal izango dituzu hala behar izanez gero.

03.

Higienikoak

Lerrokatzaileak kendu ahal izango dituzu hortzak garbitzeko eta hortzetako haria erabiltzeko. Hala, zure hortzak eta hortzoiak zaintzea errazagoa izango da.

04.

Minik gabeak

Ez dute minik, ondoezik edo larrialdirik sortzen, ortodontzia konbentzionalen gerta daitekeen moduan.

05.

Tratamenduaren iraupena

Kasu guztietan gertatzen ez den arren, tratamendu batzuetan tratamenduaren denbora osoa murriztea lortzen du, ortodontzia konbentzionalarekin alderatuta.

Olaizola Ortodontzian eskarmentu handia dugu ortodontzia ikusezinarekin eta egun merkatuan dauden etxe komertzial onenekin egiten dugu lan, paziente bakoitzari tratamendu pertsonalizatua eskaini ahal izateko.

Invisalign Logotipo
Spark Logotipo