Apneak eta Zurrungak

Loaren apnea lo egin bitartean gertatzen den arnasketaren nahasmendua da. Arnasbidea behin eta berriz buxatzen da eta airea sartzea oztopatzen du, ondorioz, odoleko oxigenoa murriztu egiten da. Etenaldi horiek segundo gutxi batzuetako iraupena izan dezakete edo minutuetakoa, eta orduko 30 aldiz baino gehiago gerta daitezke. Sintomarik ohikoenetako bi zurrunga eta logura dira, baina zurrunga egiten duten pertsona guztiek ez dute buxatze-apnea.

Loaren buxadura-apnea da ohikoena eta pazienteen % 80k ez du diagnostikorik. Ikerketa askok lotu dute loaren apnea hainbat baldintza patologikorekin:

  • Trafiko-istripuak eta lan-istripuak izateko arrisku handiagoa
  • Gaixotasun kardiobaskularrak eta zerebrobaskularrak (arterietako hipertentsioa, iktusa, arritmiak, kardiopatia iskemikoa, bihotzeko gutxiegitasuna)
  • Gaixotasun neurodegeneratiboak
  • Diabetes mellitus eta metabolismoaren nahasmendua
  • Minbizia
  • Depresioa
Aparato NOA apneas

Olaizola Ortodontzian beste mediku-espezialitate batzuekin batera lan egiten dugu patologiaren larritasuna eta jarraitu beharreko protokoloa zehazteko, eta zurrungetarako eta loaren apneetarako tratamendua eskaintzen dugu, pertsonalizatutako aho barruko gailuen bitartez.