Ezpainetako eta Ahosabaiko Fisurak

Ezpainetako eta ahosabaiko fisuren tratamenduaren eskema

Gurutzetako Ospitaleko tratamenduaren eskema orokorra.

Ezpain-ahosabaietako fisura edo erbi-ezpaina sortzetiko malformazioa da. Malformazio horren tratamendua eta errehabilitazioa haurtzaroan eta nerabezaroan zehar egiten da, heldutasunera iritsi bitartean.

Tratamendu kirurgikoa funtsezkoa da, baina ez da nahikoa. Horregatik, emaitzak arrakastatsuak izan daitezen, jakintza-alor anitzeko lantaldea behar da, alor honetan esperientzia duten eta prestakuntza espezifikoa eta etengabea jaso duten espezialistaz osatuta. Adibidez, zirujau pediatrikoak, aurpegi-masailetako zirujauak, otorrinolaringologoak, logopedak, ortodontistak, etab.

Lantalde horren helburua haurraren bizi-kalitatea hobetzea da, berarentzat propio diseinatutako jakintza-alor anitzeko tratamendua eskainiz. Horretarako, funtsezkoa da gurasoen lankidetza.

Olaizola doktoreak hamar urte baino gehiago daramatza Gurutzetako Ezpain-ahosabaietako Fisuren lantaldearekin lankidetzan, CLEFT PALATE TEAMen bidez. Pazienteei tratamendurik eta emaitzarik onenak eskaintzea da lankidetzaren helburua, betiere, aipatutako lantaldearekin adostuta eta koordinatuta.

Cleft Palate Team (Bilbao)