Haurren Ortodontzia

Lehengo bisita egiteko adinik egokiena 6 urte da, orduan hasten baitira lehenengo behin betiko hortzak agertzen. Hala, aukera izango dugu:

01.

Hezurren garapen eta hazkunde egokiari laguntzeko

02.

Behin betiko hortzak ondo koka daitezen masailezurrak prestatzeko

03.

Hortzetako traumatismoen arriskua murrizteko

04.

Ahoaren funtzio egokia lortzeko, ohitura txarrak zuzenduz (arnasketa, irensketa eta hizketa)

05.

Nerabezaroan edo helduaroan egin beharreko behin betiko tratamenduaren denbora optimizatu eta murrizteko