Ortodontzia nerabeetan eta helduetan

Pazienteaks

Gehienetan, motibazio estetikoa izaten dute. Batzuetan, ordea, hortzen artikulazioa zuzendu nahi izaten dute, hobeto mastekatzeko.

Pazientea heldua dela esaten dugu, dagoeneko hazkuntza prozesu aktiboa amaitu duenean.

Nagusiki, 3 paziente-multzo daude:

  • Arazo estetikoengatik, hortzoietako arazoengatik edo falta zaizkien hortzak jartzeko beren ohiko dentistarenera joaten diren pazienteak. Dentistak ortodontistarenera bideratzen ditu. Ortodontzia-tratamenduari esker, gaizki kokatuta dauden hortzak lerroka daitezke. Hala, protesi-lanak baldintza kliniko hobeetan egiteko modua izango du dentistak. Emaitza estetikoagoa, iraunkorragoa eta funtzionalagoa lortzea da helburua.
  • Aurpegian aldaketa estetikoren bat egiteko, aurpegi-masailetako zirujau batengana joan diren pazienteak. Soslaia aldatzeko, masailezurretako kirurgia egin beharko du pazienteak. Aurretik, ordea, ortodontzia-tratamendu baten bidez hortzak lerrokatu behar dira, masailezurrak modu zehatzean eta iraunkorrean mugitu ahal izateko.
  • Nerabezaroan tratamendurik jasotzeko modurik izan ez duten pazienteak.

Nola igarri arazoa zein den?

Diagnostiko zuzena egiteko, azterketa osoa egiten dugu. Azterketa klinikoa egiten dugu, eta hainbat datu erregistratzen ditugu (hortzen eta aurpegiaren argazkiak, erradiografiak, hortzen moldeak). Horrek, paziente bakoitzarentzako berariazko tratamendua prestatzeko aukera ematen digu.

Tratamenduaren iraupena

Egin beharreko moldaketen araberakoa izango da. Esaterako, hortz baten ardatza zuzentzeko tratamendu batek 6 hileko iraupena izan dezake. Hortz-arku osoa lerrokatzeko edo bi arkuen arteko desplazamendua zuzentzeko tratamenduak, berriz, 2 urte pasatxo iraun ditzake.