Ortodontzia haurretan

Prebentzio-tratamendua

Prebentzio-tratamenduak tratamendu goiztiarrak izaten dira, eta, batez ere, helburu profilaktikoa izaten dute. Ohitura osasungarriak hartzea izaten da tratamenduaren xedeetako bat. Haurrak esneko hortzak dituen artean egin ohi da.

Garrantzitsua da anomalia horiek atzematea. Izan ere, desorekak eragiten dituzte, eta hazte-prozesuari eta aurpegiko zein ahoko orekari eragin diezaiokete, modu arinean edo larrian.

Tratamenduaren faseak

1 FASEA

  • Noiz? 7 urterekin.
  • Zergatik? Adin goiztiar horretan, ahosabaia oraindik ez da guztiz soldatuta egoten.
  • Helburua: Hezur berriaren hazte- eta eratze-prozesuan laguntzea, eta ahosabaia zabaltzea.
    Funtzioa hobetzea eta masailezurren harmonia lortzea.
  • Iraupena: 12 eta 18 hilabete artean.

FASE ARTEKO EPEA

Faseen arteko epea.

2-3 urte bitarte
bracket-ik gabe

2 FASEA

  • Noiz? 10-12 urte ingururekin.
  • Zergatik? Fase hau hortz guztiak ateratzen direnean hasten da, denboraldi bat bracket-ik gabe igaro ondoren. Hala, haurrarentzat erosoagoa eta errazagoa da, eta emaitza naturala izatea lortzen da.
  • Helburua: Hortzen kokapena hobetzea eta oklusio osasuntsuagoa lortzea, baita estetika hobetzea ere.
  • Iraupena: 18 hilabete, gutxi gorabehera.

Prebentzio-tratamendu motak

Hatz lodia edo tetina bat zurrupatzea

Hatz lodia edo tetina bat zurrupatzea

Ohitura txar honek ahosabaia deformatzen du eta hortzei aurrera bultza egiten die. Ondorioz, talka eginez gero, ebakortzak puskatzeko arriskua areagotzen da.

Irensteko momentuan mingainarekin hortzen aurka presioa egitea

Irensteko momentuan mingainarekin hortzen aurka presioa egitea

Nahi gabe egiten den ekintza horrek, hozkada irekia eragiten du. Ortodontistak logopedia saioekin uztar dezake tratamendua, osagarri gisa.

Artikulazio alderantzikatua

Artikulazio alderantzikatua

Goiko hortzek behekoek baino kanporago egon behar dute.

Masailezurren garapen-anomaliak
Masailezurren garapen-anomaliak

Masailezurren garapen-anomaliak

Haurrak hazte-prozesuan egoten dira, eta masailezurren arteko loturak hobe daitezke.

Tratamendua hortzeria mistoan

Hortzeria mistoa: esneko hortzek eta dagoeneko ateratzen ari diren behin betiko hortzek bat egiten duten fasea da.

ERAGOZPEN TRATAMENDUAK: Garatze-prozesuan dauden oklusio okerrak tratatzen dituzte, arazoak okerrera egin ez dezan. Honakoak izan daitezke:

  • Ortopedikoak: hezurduran dute eragina, batez ere. Hezurrak garatzen ari diren bitartean egiten da tratamendua, hazte-faktorea indartuz, eragotziz edo eraldatuz.
  • Funtzionala: kaltetutako eremu neuromuskularra errehabilitatzera bideratuta dago. Aparatu estomatognatikoa osatzen duten muskuluetarako tresnak erabiltzen dira, edo jarduera funtzionala tratatzen da oklusioa hobetzeko. Adibidez, irenstean mingaina ebakortzen artean jartzeak hozkada irekia eragiten du. Kasu horretan, bitarteko mekanikoen edo errehabilitazioaren bidez mingaina berriro heztea, tratamendu funtzionala izango litzateke.
Tratamendua hortzeria mistoan - Funtzionala

Tratamendua hortzeria mistoan - Funtzionala

Behin betiko hortzeria: ortodontzia-tratamendu konbentzionala. Hortzen posizioari eragiten dio, hortz bakoitza bakarka tratatuz edo alboko zein kontrako hortzekin duen erlazioa tratatuz.