Zer da ortodontzia?

Zer da hortzetako eta aurpegiko ortopedia?

- Hezurraren egitura moldatzea ahalbidetzen duen espezialitatea da hortzetako eta aurpegiko ortopedia. Hau da, masailezurraren lerrokatzea zuzentzeko aukera ematen du. Esneko hortzak dituzten edo behin betiko hortz batzuk ateratzen hasi zaizkien haurrei egiten zaie, hazten ari diren bitartean.

Zer da ortodontzia?

Hortzen posizioa, hortz-arkuaren forma eta haien arteko harremana zuzentzen eta hobetzen dituen espezialitatea da.

Ortodontzia-tratamenduen bidez, indarra egiten da hortz baten edo gehiagoren gainean, mugi daitezen eta posizio egokia har dezaten. Hortzen lerrokatze bikaina eta oreka harmonikoa lortzea da helburua. Behin betiko hortzak dituzten haurrekin, nerabeekin eta helduekin erabiltzen da.

Ortodontzia, zertarako?

- Ahoa osasuntsu izateak, zure hortzen etorkizuna ere hobea izatea ziurtatzen du. Hortzak zuzen eta lerrokatuta badaude, hobeto funtzionatzen dute eta errazago garbitzen dira. Ondorioz, txantxar eta hortzoietako gaixotasun gutxiago izaten dira.

Prebentzio-funtzioa haurretan

Prebentzio-funtzioa (haurretan)

Goiko hortzak oso aurreratuta izanez gero, talka egitean hausteko arriskua dute. Hortzak posizio okerrean edo biratuta izateak areagotu egiten du txantxarrak eta hortzoietako hantura kronikoa izateko arriskua.

Prebentzio-funtzioa helduetan

Prebentzio-funtzioa (helduetan)

Hortzak elkarren gainean pilatzen direnean, garbitzeko orduan zaila izaten da eremu batzuetara ongi iristea. Ondorioz, errazagoa da hortzen artean lertzoa agertzea. Horrek hezurra galtzea eragin dezake, eta, kasu batzuetan, hortzak mugit.

Funtzio estetikoa eta funtzionala

Funtzio estetikoa / funtzionala

Ongi egindako ortodontzia tratamenduak aurpegiaren eta ahoaren itxura estetikoa hobe ditzake, eta irribarre deigarriagoa izatea ahalbidetu.

Ortodontzia, noiz?

Ortodontzia-tratamendua edozein adinekin egin daiteke. Dena den, tratamenduak arrakasta izan dezan, funtsezkoa da masailezurra eta hortzoiak egoera onean izatea, baita higiene ona izatea ere. Bestetik, hortzen malformazioa oso handia denean, tratamenduaz gain aurpegi-masailetako kirurgia egitea komeni da.

Ortodontzia garestia da?

Osasuna de egin dezakegun inbertsiorik onena. Arazoaren konplexutasunaren, erabilitako tresna-moten eta lortu nahi diren helburuen araberakoa izaten da tratamenduaren kostua. Tratamenduarekin hasi aurretik kostuaren berri ematen dugu, eta ordainketa epe erosoetan egiteko aukera eskaintzen dugu. Gure aurrekontuak idatzizkoak eta itxiak izaten dira beti.

Iraupena

Hortzetako arazoaren, ahoaren hazkundearen eta pazientearen adinaren araberakoa izaten da tratamenduaren iraupena. Paziente bakoitzaren garapen-erritmoa ezberdina da, eta, ondorioz, tratamenduarekiko erantzuna ere aldakorra da, kasuaren arabera.

Emaitza ezin hobea izan dadin, garrantzi berezia du tratamenduan zehar kooperazioa egoteak, aparatua zaintzeak eta pazientea hitzorduetara erregulartasunez joateak. Araurik ez dagoen arren, tratamenduak urtebete eta bi urte eta erdiren arteko iraupena izaten du normalean.