Ortodontzia ikusezina

Invisalign

Zer da Invisalign?

Invisalign sistemak pazientearen hortzen neurrira egindako aligner-ak erabiltzen ditu hortzak zuzentzeko, ia ikusezinak eta kentzeko modukoak. Ondorioz, erosoagoak dira. Bi astetik behin aligner-sorta aldatzen da. Hala, hortzak gradualki mugitzen joaten dira astez aste, gutxika, helburuko posizioan egotea lortu arte.

Prozesuaren aldi bakoitzean, irribarrez

Invisalign-tratamendua hastean, neurrira egindako aligner-sorta bakoitza bi astez izango duzu jarrita. Aligner-sorta aldatu heinean, zure hortzak gutxika eta gradualki mugitzen joango dira, helburuko posizioan egotea lortu arte.

Invisalign erosoa, gardena eta kentzeko modukoa da. Hori dela eta, zure irribarrea eraldatzen du, zure egunerokoan eragin gabe.

Aldi honetan zehar, jarraipenerako hitzorduak izango dituzu noizbehinka, aurrerapenak kontrolatzeko eta tratamenduarekin eroso zaudela ziurtatzeko.

Ortodontzia ikusezina (Invisalign)

Invisalign nerabeentzat

Invisalign-ek hainbat tratamendu-aukera eskaintzen ditu nerabeentzat. Irribarre polit batek eskaintzen duen konfiantza lortzeko modu estetikoa eta malgua da Invisalign, eta hori abantaila da nerabeentzat. Bracket tradizionalak ez bezala, Invisalign sistemaren aligner-ak erosoak, kentzeko modukoak eta ia ikusezinak dira. Ondorioz, nerabeek beren biziaz gozatzen jarrai dezakete, metalezko aparatuak eta alanbreak eramateak eragiten dituzten mugarik, minik edo lotsarik gabe.

Gainera, Invisalign sistemaren aligner-ak kendu egin daitezke. Hala, nerabeek arazorik gabe garbi ditzakete hortzak, baita hortzetako haria erabili ere. Horrek, etorkizunean aho-osasun hobea izatea eragin dezake.

Invisalign Teen

Invisalign Teen, zergatik?

  • Dentistak, gurasoek eta nerabeak aligner-en erabilera-denbora eraginkorra zein den kalkulatu ahal izateko, Compliance Indicators izeneko adierazleak erabiltzen ditu. Adierazle horiek urdinak dira, eta kolorea galtzen joaten dira, gardenak izatera iritsi arte.
  • Funtzio bereziak ditu betortzen eta aurreko zein atzeko bigarren haginen hortzaldia orekatzeko.
  • Ordezko sei banakako aligner, ezustean puskatutako edo galdutako aligner originalak ordezkatzeko.