Lokailurik gabeko bracket-ortodontzia

Lokailurik gabeko bracket-sistemaren abantaila guztiak

01.

Hortz gutxiago atera behar dira tratamenduan zehar

Hortzari indar txikiagoa egiten zaionez, hortzak errazago mugitzea eta mugimendua fisiologikoagoa izatea lortzen dugu.

02.

Hortzen mugimendua erosoagoa da

Hortz-arkua bracket-ei lotzeko ohiko goma elastikoak erabili beharrean, finkatze pasiboko sistema bat erabiltzen da. Hala, gehiegizko indarra egitea eta, ondorioz, mina eragitea saihesten da.

03.

Hortzen mugimendu azkarragoa

Lokailurik gabeko bracket-ak eta azken teknologia duten arkuak erabilita, hortzak modu fisiologikoan eta eraginkorrean mugitzeko beharrezko indar optimoa egitea lortzen da.

04.

Hitzorduak, tarte handiagoarekin

Lokailurik gabeko sistema eta kalitate goreneko arku super-elastikoak erabiliz gero, nahikoa da ortodontistarenera 10 astetik behin joatea, hilean behin joan beharrean.

05.

Hitzordu laburragoak

Lokailu gabeko bracket-sistemari esker, hitzorduak laburragoak dira bracket-sistema klasikoekin baino.

06.

Kasu kirurgiko gutxiago

Hortzen mugimendu handiagoa ahalbidetzen duenez, orain gutxi arte kirurgia ortognatikoaren bidez baino konpondu ezin genituen kasuei irtenbidea emateko gai gara gaur egun.