Damon sistema

Lokailurik gabeko bracket sistema berriek (DAMON™, SmartClip™), goi-teknologiako aleaziozko arkuekin konbinatuta, indar arina egiten dute, hortzen mugimendua azkarragoa eta erosoagoa izan dadin.

Damon aparatuak
diskretuak, erosoak eta garbi mantentzeko errazak dira.

Plaka erakartzen eta pilatzen duten lokailurik ez dutenez, hortzen higienea errazten dute Damon aparatuek tratamenduan zehar.

Lokailurik Behar Ez Duten Bracket-ak
Damon

Zer da Damon Clear?

Damon Sistemaren bracket gardenen sistema da.

Damon Clear Sisteman, ortodontzia-aparatu iraultzaileak izateaz gain, pazienteak tratatzeko modua ere guztiz bestelakoa da.

Aparatu tradizionalen eta lerrokagailu ikusezinen alderdirik onenak biltzen ditu, tratamendua paregabekoa eta diskretua izan dadin, eta hortzak zuzen izatea lortzeaz gain, beste emaitza batzuk ere lortzeko.

Ezaugarri nagusiak

Damon Clear, Damon Sistema berritzailearen baitakoa da. Lokailurik gabeko bracket-ak eta punta-puntako arkuak konbinatzen ditu. Hala, modu azkarrean eta erosoan mugitzen ditu hortzak, eta emaitza ikusgarriak lortzen ditu ahoan zein aurpegian. Klinikoki frogatuta dago.

Bracket-ak libre mugitzen diren bitartean alanbre-arkuak barruan mantendu ahal izateko, ixte-mekanismo “pasiboa” deritzona erabiltzen du sistema honek. Mekanismo horren bidez, marruskadura murrizten da eta arkua ez da trabatuta geratzen. Hala, hortzak azkarrago eta erosoago mugi daitezke.

Damon Sistema