Barrualdeko ortodontzia

Incognito

Zer dira Incognito bracket-ak?

Barrualdeko ortodontzia-sistema iraultzailea eta berritzailea da Incognito. Ezin hobea da beren irribarrea inor ohartu gabe hobetu nahi duen edozein adinetako jendearentzat.

Sistema tradizionaletan bezala bracket-ak hortzaren kanpoaldean itsatsi beharrean, Incognito™ bracket-ak barrualdean itsasten dira, eta ia ezinezkoa da kanpoaldetik ikustea.

Tratamenduaren urratsak

Lehendabizi, zure hortzen aztarna zehatza bidaltzen da laborategira. Aztarnan oinarrituta, ereduak egin eta digitalizatu egiten dituzte. Ondoren, teknikari espezialista baten eta ortodontistaren artean aztertzen dituzte, zure tratamenduaren beharrak erabakitzeko.

Hortzen barrualdean jartzen dira. Guztiz ikusezina da, baina mingainak denbora behar du egokitzeko.

Barrualdeko Ortodontzia (Incognito)

Abantailak

Ezagutu Incognito™ bracket-ak erabiltzearen abantaila nagusiak.

  • Guztiz estetikoak dira. Hortzen barrualdeari itsatsita daudenez, inork ez du jakingo bracket-ak erabiltzen dituzunik.
  • Erosoak. Zure hortzen formari egokitzeko berariaz diseinatuta daude.
  • Seguruak dira. Hortzen atzealdean daudenez, ez dute hortzetako esmaltea kaltetzen. Hala, tratamendua amaitzean, irribarre perfektua izateaz gain, hortz osasuntsuak izango dituzu.
  • Eraginkorrak dira eta hasierako momentutik ikusiko dituzu emaitzak. Hortzen posizioaren edozein motatako lerrokatze okerrak zuzentzeko aukera ematen dute Incognito™ bracket-ek, ken daitezkeen aligner-ek ez bezala. Gainera, neurrira eginak direnez, lehen egunetik egiten dute lan zure ortodontzia-egoerari aurre egiteko.
  • Onuragarriak dira Zure ahoan eragozpen gutxiago sortzeko diseinatuta baitaude. Incognito™ bracket-ek, barrualdeko beste bracket batzuek baino leku gehiago uzten diote mingainari. Ondorioz, hitz egiteko arazo gutxiago ematen dituzte, eta urradura eta zauri txiki gutxiago egiten dituzte.